XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Metodologia hau aplikatuz, orientabide hauek izugarri errazten dira, nahiz eta hasiera batetan gehiegizkoak iruditu oso programa luzea edukitzeagatik.

Baitare, kontutan hartu behar da, helburuak nahiz orientabideak, ziklo osoan zehar garatzeko programatuak daudela, hau da, hiru maila edo ikasturtetan zehar aztertzeko, eta ez dela beharrezkoa horiek guziak ikasturte bakoitzean garatzea.

Orientabide erara, aktibitate bakoitzaren alboan zein ikasturtetan edo mailatan gara daitekeen adierazten duen zenbaki bat agertzen da.

Badira ikasturte konkretu batean garatu beharreko aktibitateak.

Boskarren ikasturtekoek, erdiko zikloko azken urtekoek duten sakontasuna eta zailatasun teknikoa kontutan hartuz, inola ere ez dira aurrez garatuak izan behar.

Bestalde, ikasturte edo maila guzietan zehar eman daitezkeen aktibitateak ditugu, astiro-astiro sakonduz, edota bestela edozein ikasturtetan gara ditzakegunak.

Aktibitate hauek alboan hiru zenbakiak agertzen dira.

Beste batzu berriz, nahiz eta hiru edo bi ikasturte edo maila alboan dituztelarik agertu, beroietariko bat beltzez ematen da.

Horrek esan nahi duena zera da: nahiz eta edozeinetan garatu ahal izan, beltzez agertzen den horretarakoxe pentsatua izan dela, hain zuzen ere.

Zenbaki hauek ariketen nolabaiteko mailaketa bat ere adierazten dute.

4. Gai-Multzoari (Sozializazioa) dagokionean, museotarako, artelekutarako, tailerretarako ikustaldiak, jaietan eskuhartzea, e.a. alde bat utziz, zeintzu eskolatik kanpoko aktibitate bat eskatzen bait dute eta haurra ingurunean sartzeko eta moldatzeko balio bait dute, aktibitate horietatik aparte, zera somatzen dugu: gainontzeko aktibitateak 1., 2. eta 3.

Gai-Multzoetan programatutako aktibitateak talde lanean egitean garatzen direla, eta ez dira multzo hau garatzeko bereziki programatu behar.

Beraz, hori horrela izanik, arazoa ez da zenbait aktibitaterekin aipatutako gai-multzoetako helburuak erdiesten direla eta, sentidu horretan, haurren sozializazio garatzeko beste zenbait programatu behar dela pentsatzea, baizik eta aurreko aktibitateak programatzerakoan Sozializazioko multzoa kontutan hartzea eta taldeko aktibitateren bat programatzea.

Haserako Zikloan ezarritako hildoari jarraiki, 5. Multzoko helburua zera da: esku trebetasuna hartzea, materialeak hobeto ezagutzea, tresnak egoki erabiltzea, e. a., horrela zenbait eskulan eginez haurren ahalmen teknikoa eta eskulanetarako kapazitatea aberasteko.

Multzo honetako helburuen barruan eman behar ditu hezleak haurrak aurrerantzean lan libreetan iharduteko beharrezko izango dituen ezagutza teoriko eta teknikoak, eta multzo honetan egin behar dira pixkanaka-pixkanaka ezagutzen joango diren teknika-mundu horretarako ateak irekitzen dituzten eskulanak ere.